Biharamuneko ajearen eguna gaurkoa, Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 2a, 02:00

Ostiralean hasi eta atzo bukatu ziren Lizeaga auzoko jaiak. Aerorrunbaren erritmora eta ariketa pixka bat eginez hasi zituzten jaiak; puzgarriekin gozatu zuten umeek gero. Larunbatean, berriz, buruhandiak, txaranga, mus-txapelketa, sagardo-dastaketa eta tortilla patata lehiaketa izan zituzten, besteak beste. Eta atzo bukatu zituzten festak, adinekoei omenaldia egin, bapo bazkaldu eta DJ Nemux-ekin ederki dantzatu ostean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!