Porrota zelaian, garaipena zaleekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 2a, 02:00

Hasi bezala, Bartzelonaren er­a­soa jaso zuen atzo Her­na­nik La Teixonerako zelaian, eta 62 eta 12 galduta bueltatu zen etxera.
Zazpigarren minutuan lor­tu zituzten etxekoek aurreneko hiru puntuak, eta aurreneko zatia bukatzeko bi minuturen faltan Hernanik, bere au­rreneko bostak; Bartzelona 22 eta Hernani 5, iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian ere, erasoan jarraitu zuen Bar­tze­lo­nak, 48-5, eta 20garren mi­nu­tuan lortu zuen entsaioa egin eta transformatzea, Hernanik: 48-12. Ezin izan zuen, ordea, gehiago egin, eta 62 eta 12 galdu zuen.
Hala ere, okasioa aprobe­txatu zuten, zaleekin batera, Bartzelonako jokalariekin bat egin eta erreferendumari ba­be­sa erakusteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!