Udalbiltzako 100 hautetsik galdeketan parte hartuko dute

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 1a, 02:00

Nazioarteko beste ordezkaritzekin batera, eta taldeetan banatuta, euskal hautetsiak Kataluniako lurralde ezberdinetara joango dira gaur, hauteslekuetan kataluniarrek normaltasunez bozkatu dezaketela ikuska­tzera. Helburu nagusia Kataluniari eta katalanei babesa erakustea da; horien borondatearekin bat egiten dutelako, eta baita XXI. mendean herri librea izateko duten nahiarekin ere. Izan ere, Espainiako Gobernua Katalunian egiten ari dena «lotsagarria, iraingarria eta onartezina» dela dio Udalbiltzak. Horrenbestez, Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartearekin (AMI) daukan elkarlanaren ondorioz, Udalbiltza Katalunian izango da gaur, bozketa eguna ikuskatzen eta katalanek bozkatzeko duten eskubidea babesten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!