Aurreneko garaipenaren bila gaur, Bartzelonara

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 1a, 02:00

Ez zeukaten lan erraza atzo, Emakumezkoen Euskal Ligari hasiera emateko, hernaniarrek. La Unica talde nafarra izan zuten aurrean Landaren, iazko indartsuena; eta aurten ere oso indartsu dagoela erakutsi zuen estreinakoan. Her­naniarrak baino gehiago izan ziren zelaian, eta garaipena eraman zuten Iruñara (0-103).
Gaurkoan, berriz, mutilen txanda izango da. Ohorezko Mailako hirugarren partidua jokatuko dute; aurrenekoa, Landaretik urrun. Izan ere, Bartzelonara joango dira, La Teixonera zelaira, eguerdiko 12:00etan Bartzelonaren kontra jokatzeko.
Printzipioz behintzat, kontrario zuzena da talde kataluniarra, trikoloreentzat. Aurre­ko urteotan, biak ibili dira mailari eusteko borrokan, eta baita biek lortu ere.
Hortaz, aurreko bi partiduetan kontrario indartsuak izan ondoren, azterketa ona dute gaurkoa, irabaztetik da­to­­rren talde baten kontra: La Vila igo berriari nagusitu zitzaion Bartzelona, etxean (36-11).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!