Unai Agirre eta Agin Laburu, Leitzan gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 1a, 02:00

Gaur hasiko dute bidea, Eus­kal Herriko Bertsolari Txapel­keta Nagusian barrena, Unai Agirre hernaniarrak eta Agin Laburu astigarragarrak. Biek, Gipuzkoako txapelketan lortu zuten Euskal Herrikoan parte hartzeko txartela.
Leitzan kantatuko dute gaur arratsaldeko 17:00etan, Iñaki Apalategi, Julio Soto, Oihana Bartra eta Oihana Iguaranekin. 
Iraulio Panttalone bertso eskolako Laburu eta Agirre bertsolariek, hasierako fasea gainditzea dute lehen helburu. Ez da, baina, erronka erraza. Izan ere, final laurdenetan parte hartuko duten 36 bertsolarietatik erdiak, hau da, 18, kanpoan geldituko dira. Urriaren 14ra bitartean joka­tuko diren 6 laguneko 6 final laurdenetako irabazleak pa­sako dira finalaurrekoetara zu­ze­nean, eta puntu gehien pilatzen dituzten beste 12ak; guztira, 18 bertsolari.
Gainera, lehenengo postua garesti dago finalaurreko ho­netan, Txapelketa Nagusiko finalista berrien kiniela gehie­netan ageri diren bertsolari­etako batzuek kantatzen dutelako, gaurko kanporaketa honetan.
Horrenbestez, saioak ikus-mina sortu du, bai Asti-garragan eta bai Hernanin. Esan bezala, hitzordua gaur arratsaldeko 17:00etan Leitzan izango da, eta Udal kiroldegiko atea 16:00etan irekiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!