Haurrak protagonista, Lizeagako jaietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 1a, 02:00

Haurrak izan ziren pro-tagonista atzo, Lizeagan. Izan ere, eguraldia kontra izan genuen arren, beraiek izan ziren Lizeaga auzoko jaietako bigarren egunean kalera ateratzen lehenak. Bestalde, ‘Gautxori’ txarangak eta buru­handiek ondo baino hobeto alaitu zituzten kale eta baz­te­rrak. Eta arratsaldean, berriz, toka eta bote txapelketek se­ku­lako arrakasta izan zuten.

Gaur, gehiago
Jaien bukaera, gaur iluntzeko 20:30etan izango da, baina ekintzez josia dator gaurko eguna ere. Adinekoei ome-naldia egingo zaie Sandi­usterrin, herri-bazkaria ere izango da, barrakak ume-entzat dohainik arratsaldean, eta azkenik, Nemux DJak arratsaldea girotuko du, bere musikarekin. 

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!