«Bultzada bat eman nahi diogu pala sailari, nesken artean»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 23a, 02:00

Nesken kirola bultzatzea, hori­xe da Mundarroko zuzendaritza talde berriaren erronka nagusietako bat: «elkarteari aire berriak ekartzeko aukera ikusi dugu, adibidez nesken kirola bultzatuz. Horretarako, esfor­tzu berezia egingo dugu», azaldu dute zuzendaritza taldetik.
Saiakera berezi hori, besteak beste, nesken pala saila indartuz egingo dute: «orain arte bazegoen sekzio hau elkartean, baina bultzada berezi bat eman nahi diogu, 12 urtetik gorako neskekin; gehienbat, 12 eta 16 urte bitartekoekin. Eta noski, baita eskola kirolari begira ere, bertako umeak izango baitira gero sartuko direnak».

«Gazte guztiak animatu nahi ditugu probatzera»
Azaldu dute, orain neska gutxi daudela taldean, eta adin desberdinetakoak direla. Horrega­tik, herriko gazte guztiak animatu nahi dituzte, probatzera: «oso kirol polita eta konpletoa da, eta bakarka zein taldeka jo­katu daiteke. Dibertigarria eta osasuntsua izateaz gain, lagun artean ederki pasatzeko aukera paregabea da», diote.
Herri mailan partiduak anto­latzen dituzte, eta txapelketetan ere hartzen dute parte; Gi­puzkoako Txapelketan ari dira orain. Gabonetan, herrian nahi dute antolatu torneo bat.
Hortaz, probatu nahi duten guztiei luzatu diete deia, saioetako batera azaltzeko: astelehe­netan 18:00etan edo ostegunetan 19:00etan, Txomiñenen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!