Iskibi kanpineko Euskal Jaiak desafio polita egin zion igandean, udazkenaren etorrera medio inork senti dezakeen tristeziari! Makina bat goizuetar inguratu ziren bertara, Euskal Jaira. Aurreko asteko garagardo festaren ondoren, Euskal Jaian sagardoa eta taloak izan ziren protagonista. Gainera, giro ederra jarri zuten desafioan aritu ziren gazteek, eta baita tokan nor baino nor aritu zirenek ere. Iskibik eskerrak eman dizkie denei, gerturatzeagatik.