«Gure eskaintza ez da parentesi bat eskolarekin, kate bat baizik»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Berrikuntza garrantzitsu ba­te­kin hasiko du 2017-2018 ikasturtea Kutxa Ekoguneak: «abeletxea plus bat izango da hezkuntza eskaintzan, erreminta bat gehiago, eta gainera, Eko­gu­­nearen instalazioak errefortzatuko ditu. Izan ere, aurretik oiloekin egin izan dira jarduerak, baina honekin animaliak eta ekintzak gehituko dira», azaldu du Jon An­der Galarraga hezkuntza programaren arduradunak. 

Eskolari jarraipena ematea, helburu
Aurreko ikasturteetan bezalaxe, astean zehar hezkuntza ko­mu­nitateari zuzenduko dira, batez ere: «hasieran eskolei eta, batez ere, txikienei zuzendu ginen, eta orain, espektroa zabaldu nahi dugu Lanbide Hezi­keta­rako, Unibertsi­tate­ra­ko, Biga­rren Hezkuntzarako... es­kain­tza eginez».
Publiko honi bideratuta, ka­talogo bat dauka Ekoguneak, eskaintzen dituzten tailerren inguruan: «eta horietatik au­keratu dezake eskolak berak. Hel­­burua da eskolan lantzen ari diren gaiei nolabaiteko ja­rraipena ematea», dio Gala­rragak berak.
Hain zuzen, hainbat gairen bueltan sortu dute eskaintza, adin tar­te bakoitzerako: baratza eko­logikoa, ura, energia, hiz­kun­tza-ekologia...
Baina betiere, helburua da eskolaren lanari jarraipena ema­tea: «gure eskaintza ez da parentesi bat eskolarekin, kate bat baizik, gidoi bat». 
Eta lan horretan, ondo ari direla frogatzen ari dira: «iaz Euskal Herri osoko 10.500 ikasle igaro ziren Kutxa Ekogu­ne­tik», aipatu du Ekogu­neako or­dezkariak.

Familiei eskaintza zabalagoa, asteburutan
Asteburuetan, aldiz, familia osoak ditu helburu Kutxa Eko­guneak. Azkeneko urteotan be­za­laxe, Haur Parkea irekitzen du­te. Eta aurten, eskaintza za­baltzea da asmoa: «Ekogu­ne­an zehar eta abeletxean bisita gi­datuak eginda indartuko da familientzako eskaintza», jakinarazi du Hezkuntza programaren arduradunak.

Kontzientziaziotik ekintzetara, Ekoguneako instalazioetan
Azken finean, eskaintza osoaren helburua berbera da: «kon­tzientziaziotik ekintzetara pa­sa­tzea. Eta hori ahalbidetu na­hi du Ekoguneak, ikusi, ukitu eta sentituz, gauza fisikoen bidez kontzientziatzera, gero egunerokoan aplikatu ahal izateko», borobildu du Jon Ander Galarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!