Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 90 urte bete berri ditu, eta gaur ospatuko dute Eibarren, eta Arrateko santutegian. Bertan izango dira txistulari hernaniarrak ere, goizean diana jo, eta batzarraren ondoren, kontzertua emateko. Arratsaldeko 18:00etan beste kontzertu bat izango da, umoretsua.