Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren hirugarren edizioa ari dira jokatzen 41 sagardotegi; tartean, Hernani eta Astigarragako hainbat. Finalera 12 pasa dira, eta gaur erabakiko da zein den irabazlea, Azpeitiako Berdura Plazan, 20:00etan hasita egingo den afarian. Txartelak 32 euroan daude salgai: 943 33 68 11 edo gipuzkoakosagardoa@gmail.com.