Jolas eta tailerrak, goizean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Euskal Jaien bueltan anto­latu ziren hainbat ekintza bertan behera geratu ziren, euriaren eraginez. Hori horrela, Kaxko elkarteak jakinarazi du gaur egingo direla, Kaxko elkarteak eta Artetik Elkarte Kulturalak antolatutako hainbat ekintza; bereziki, umeei zuzenduak izango dira.

Ardilatxa Txirristra eta jolas eta tailerrak
Goizeko 11:30etan hasiko dira umeentzako jolas eta tailerrak, Plaza Berrin. Era berean, Latxiñe, Ardilatxa Txirristrarekin jolasteko aukera egongo da. 
Euria egiten badu, Atse­gin­degira mugituko dira jarduera guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!