Hizkuntzen eta jatorrien aniztasuna, hitzen bidez

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Hitza izango da datorren aste­lehenetik ostiralerako antola­tu den Hernani Hitzetan eki­me­­­naren gakoa. Hitzaren bi­tartez erakutsiko dira hiz­kun­tzak eta aurkeztuko dira jatorri desber­dinetako pertsonak. Era berean izango da han eta he­mengoen integraziorako aitzaki.
Bide horretan hasi ziren la­nean 2015ean Udal liburu­tegia eta AMHER-SOS Arraza­keria el­kar­tea. Eta elkarlan sendo ho­rren islada da Hernani Hitzetan ekime­na. Hain zuzen, hiru­ga­rren edizioa aurkeztu zuten os­tegunean, eta bertan izan ziren Damian Pedrosa, Koo­pe­razioko zinegotzia, Rakel Gon­zalez, li­bu­­rutegiko arduraduna eta bere lankideak, baita AMHERreko hain­bat kide ere.
Tartean zegoen, baita ere, Alekos kontalari kolonbiarra, Hernani Hitzetaneko aurreneko ekintzako arduraduna. Berak es­kainiko du gaur, hiru­ga­rre­nez, Ahozko narrazio tailerra. Goizeko 10:00etatik aurrera izan­go da, Biterin.

Etzitik, herriko txoko guztietan
Astelehenean hasi eta ostiralera arte, egunero egingo dituzte kon­­taketak, eta horretarako, he­rriko sei txoko erabiliko dituz­te: Biteri, Gaztetxea, Goiz Eguzki, Leoka, Ave Maria eta Parke Bo­tanikoa. Gainera, afari bereziak egingo dituzte Gaztetxean. Eta horrez gain,  narrazioa eta kul­tu­rar­te­ko­­tasunari bu­ruz­ko bi tailer izango dira Lan­bide Hezi­ke­tako institutuko ikasleentzat. 

Egitaraua 

  • GAUR, 10:00-14:00: Ahozko narrazio tailerra.
  •  ETZI, 20:00: Ipuinak: ongietorria darbuka eta txalapartarekin.
  •  Urriaren 3an. 09:30: Ipuinak eta musika, Biterin; 18:00: Ipuinak eta musika, Goiz Eguzkiko parkean.
  •  Urriaren 4an. 10:00-14:00: Kulturarteko tailerra, Lanbide Heziketan; 19:00: Poesia irakurketa: jatorri ezberdineko emakumeak, Leokan; 21:00: afari ukraniarra, Gaztetxean; 22:00: Ilargia hitzetan: gaur-emanaldia mikro irekia. 
  •  Urriaren 5ean. 11:15: Ipuinak, Institutuan; 19:00: 15 minutuko ekitaldiak jarraian, Ave Marian; 21:00: Mun­duko zaporeak pintxotan, Gaztetxean; 22:00: Ilargia hitzetan: gau-emanaldia mikro irekia.
  •  Urriaren 6an. 11:00: Ipuinak, Gizakia Helburun; 18:00: Poesia, musika eta ipuinak, Parke Botanikoan; 20:30: Afari marokoarra, Gaztetxean; 22:00: Ilargia hitzetan: gau-emanaldia mikro irekia. 

*Gaztetxeko afarietako txartelak salgai, Udal Liburutegian eta Amherren

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!