Balorazio txostenaren proiektua, jendaurrean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Irailaren 21eko plenoan hala erabakita, jendaurrean ikusgai jarri du Aranoko Udalak, Aranoko balorazio txostenaren proiektua. Irailaren 27tik kontatzen hasita (egun horretan argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean), hogei egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, eta epe horretan, interesatuek aukera izango dute espedientea eskuratzeko, Udalaren bulegoetan. Eta epe horretan izanen dute aukera, baita ere, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!