Datozen hiru hilabeteotan, egun bana jarri dute Leitzan, Nortasun Agiri Nazionala (DNI) egin edo berritzeko, Iruñara joan beharrik izan gabe. Zehazki, urriaren 11n, azaroaren 10ean eta abenduaren 12an izanen da aukera, horretarako.
Hori bai, beharrezkoa da ordua hartzea aurrez, 948 01 20 12 telefonora deituta. Gainera, txanda bakoitzerako plazak mugatuak izanen dira: 35 laguneko zerrenda osatuko dute, eta betetzen denean, hurrengo hilabeteko txandarako hitzorduak ematen hasiko dira.
Zita horietan, ezinen da pasaportea berritu, aurreratu dutenez.