Aurten ere eginen dute Gure buruak zaintzen ikastaroa, Leitzan. Bigarrenez antolatu du LAGA Gizarte Zerbitzuaren Berdintasun Sailak, eta 60 urtetik gorako emakumeentzat izanen da.
Hamar saio, guztira
Urriaren 11n hasiko da ikastaroa, eta asteazkenetan izanen dira saioak, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara; guztira, hamar saio: urriak 11 eta 25, azaroak 15 eta 29, abenduak 20, urtarrilak 10 eta 24, otsailaren 7 eta 21, eta martxoak 7.
Leitzako udaletxeko batzar aretoan izanen dira saio guztiak, eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeutak emanen du. Bertan, ezagutuko dituzte plazera sentitzeko osagaiak, bakardadeari aurre egiten ikasiko dute, nork bere burua ezagutzen erabaki propioak hartzeko, ahalduntze prozesuan lagunduko dute, eta gozatzeko ahalmenean sakondu, besteak beste.
Izenematea debalde, urriaren 6ra arte
Ikastaroa egitea debalde da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Horretarako, Gizarte Zerbitzura deitu behar da, 948 51 08 40 telefonora.