Cortesen txapeldun, Iker Salaberria

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Emaitza onak lortu zituzten aurreko asteburuan, pilotari goizuetarrek. Zortzi partidu jokatu, eta bost irabazi zituzten. Buruz buru, Aitor Aizkor­bek 18-4 irabazi zion Zabale­tari; Antton Apezetxeak 18-3 Errozi; eta Egoitz Elizegik 18-1 Iribarreni. Iker Salaberriak, berriz, bikoteka jokatutako biak irabazi zituen, partidu garrantzitsuak gainera: batetik, Corteseko txapelketako finala irabazi zuen, Mariez­ku­­rrena IIrekin, Garcia eta Aldaveren kontra (22-20); eta bestetik, Aizarnazabalgo txapelketako finalera sailkatu zen, Mari­ez­kurrenarekin ho­rre­tan ere, Exposito eta Zezea­gari irabazita (22-6). Atzo arra­tsaldean ziren finala jokatzekoak.
Galdu egin zuten Axel Sa­la­berriak, Olarraren kontra (9-18); Oihan Legarretak, Igoa­ren kon­tra (7-18); eta Adur Sa­garduik, Iribarrenen kontra (3-18).  

Gaur, bost partidu
Beste hainbat zita dauzkate asteburu honetan, goizuetarrek, eta bost partidu jokatuko dituzte gaur. Goizeko 10:00etan hasita, Iruñako Labriten ariko dira jubenilak: Aizkorbe, Gam­boaren kontra; eta Apezetxea, Ardoi­ren kontra. Goizuetan, berriz, 11:00etan hasiko dira partiduak: Apezetxea benjamina, Iturralderen kontra; eta Legarreta alebina, Sagas­ti­beltzaren kontra. Eta azkenik, 16:00etan Zubirin ariko da Sa­gardui; Santesteban aurkari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!