Mundarrok Orion jokatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

MUNDARROK ligako hirugarren partidua jokatuko du gaur, Mendibeltzen, Orio­ko­ren aurka, 16:30etatik aurrera. Lehen partidua Hernanin irabazi eta bigarrena etxean Santo Tomas Lizeoaren aurka galdu eta gero, bigarren garaipena nahi dute etxetik kanpo. Oriokok ez du garaipenik ezagutzen, baina ez du partidurik galdu. Bi berdinketa lortu ditu lehen bi jardunaldietan eta Mundarrok baino puntu bat gutxiago du. Partidu orekatua espero da. 
Bigarren taldeak Zarku­men­­degin jokatuko du gaur, 17:45etan, Intxurreren kontra. 

Saskibaloi taldeek Alde Zaharraren kontra
Saskibaloiko bi talde nagusiek Alde Zaharraren aurka neurtuko dituzte indarrak, gaur eta bihar Benta Berriko kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!