Goizuetako erreketako bat garbitzeko, zita jarri du gaur Udalak, Life Irekibai proiektuaren laguntzarekin. Goizeko 09:00etan elkartuko dira herriko plazan, eta 12:00etara bitarte, Olatxo erreka garbitzeko lanetan arituko dira, animatu direnak.
Izan ere, aurrez eman behar zen izena, garbiketa lanetan parte hartzeko, udaletxean bertan edo Amaia kafetegian.
Lanerako oinarrizko materiala eta hamaiketakoa, antolatzaileen kontura
Lanean aritzeko, antolatzaileek emanen dizkiete eskularruak, poltsak eta pintzak, baina eskatu diete, arropa egokia, botak eta euritarako xira eramateko. Aseguratuta egonen dira lana egin bitartean; eta bukatzen dutenean, hamaiketakoa ere izanen da boluntario guztientzat.