Kataluniaren aldeko mozioa onartuta, plenoan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Asteartean egin zuen iraileko plenoa, Goizue­tako Udalak. Eta beste hainbat gairen artean, eztabaidatu zuten EH Bil­duk aurkeztutako mozio bat: Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat.
Kataluniari babesa erakusteko mozioa onartu egin zuen plenoak, eta horrekin batera, udale­txeko balkoitik zintzilikatu zuten estelada.
Testu horrek dioenez, Udalak zilegitasun osoa aitortzen dio biharko erreferendumari; Espai­niar estatuaren erasoak salatu eta arbuiatzen ditu; salatzen du Kata­lu­niako alkateak deklara­tzera deitu izana; herritarren borondate askean oinarritutako prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa hartzen du; eta erreferendumeko emaitza errespetatzen du, eta hala egiteko eskatzen die instituzio zien eragile guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!