Hilaren 22an, Egunen Batean

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 14a, 02:00

Ohikoak diren tresnak erabilita, pertxak, arropa, euritakoa eta abar, aniztasunaren gaia landuko du Behibi’s Teatro Antzerkia proiektuak oraingo honetan. Eszena erabilitako arropa biltegi batean kokatzen da, moda aldaketak direla eta, arropa hau baztertu eta ez du baliorik izango. Egunen Batean antzezlana hilaren 22an izango da ikusgai, Kultur Etxean arratsaldeko 17:00etan. 4-5 urtetik aurrerako haurrentzat. Sarrera: 2,5 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!