Datorren igandean hasiko da, Hernaniko Xake Txapelketa. Eta izena emateko, zabalik dago epea, ostiralera bitarte: Kixkal tabernan, edo xakekiskal@gmail.com helbide elektronikoan. Izan ere, Kixkalen jokatuko da aurten, Zumitza itxita dagoelako. Izena eta telefono zenbakia edo emaila eman beharko dira, eta 5 euro dira izenematea; langabetuek, ikasleek, 18 urtetik beherakoek eta 65etik gorakoek, doan.