Etzi daukate zita, astelehenarekin, Ereñotzuko odol emaileek. Beti bezala, Auzo Etxean izango da odola emateko aukera, arratsaldeko 18:00etan hasi eta 20:30ak arte.
Martxoaren 31n izan zuten aurreko odol emate eguna Ereñotzun, eta 18 lagun bertaratu ziren. Horietatik, gainera, berriak izan ziren lau emaile.
Baina gehiago ere animatzea nahi dute, eta deia egin dute Odol Emaileen Elkartetik: «azken urteotan estrakzio gutxiago izan dira, eta beraz, erreserbak jaisten ari dira. Zer gertatuko litzateke ospitaletara odolik iritsiko ez balitz?», ohartarazi du elkarteak.