Gaur bertan jarriko dute martxan gasolindegia!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Gaur goizean emanen ditu au­rreneko erregai litroak, Goizue­tako gasolindegi berriak. Hila­betetako obren ondoren, dagoeneko prest dago eraikina, eta aste honetan zehar egin dituzte azkeneko instalazio lanak.
Erregaia ere, aurreko astean iritsi zen gasolindegira, eta be­raz, dena prest dago martxan jartzeko. Gaur goizeko 10:00etan hasiko da funtzionatzen gasolindegia, eta bertan izanen dira GoizuKoopeko zenbait ordezkari ere, nola erabili erakusten, eta bazkideei txartelak banatzen.
Goizeko 10:00etatik 12:00e­ta­ra, eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara egonen dira bertan, eta baita bihar goizean ere. Asteburuan txartela hartzerik ez daukanak, Estankoan izanen du eskuragarri, astelehenetik aurrera.

Bazkideei txartelak banatzen eta nola erabili erakusten egonen dira bertan.

‘Super’ gasolina eta gasoila, aukeran
Bazkideak zein bazkide ez direnak gonbidatu dituzte gaur, nola funtzionatuko duen ikusi eta ikastera; eta baita depositua betetzera ere, nahi izanez gero! Gasoila eta super gasolina izanen dira aukeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!