Euskera, aniztasun astea, zinea, haur antzerkia, musika... urrian zehar

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Urriarekin batera kultur eragile asko eta askok  agenda martxan jartzen dute. Udara amaitu da eta opor garaia ere bai. Horrexegatik jendeari eskaintza zabala egiten zaio eta lehen ekintzak hasten dira iragartzen. Udazkenean sartu gara eta hori nabari da ekitaldi kulturaletan. Hilabete honetan gai batzuk garrantzi berezia izango dute eta horien artean dago adibiddez euskara. 

Ginkana irakurketa kluba, zinea eta gurasolagun
Euskerarekin estuki loturik daude antolatuko diren ekintza desberdinak. hasteko urriaren 3tik 15era eman beharko da izena euskeraren ginkanan partehartzeko abenduan. Zineak euskaraz ere bere lekua du urrian. Euskara sailak Nur eta herensugearen tenplua eskainiko du urriaren 7an eta zine forumean Ander euskarazko filma dago, urriaren 31ean. 
Gurasolagunen ludoteka eta tailerra ere bueltatzen da urrian. Bertan gurasoak eta haurrak euskeraz hitz egin eta ondo pasatzeko aukera ederra urriaren 17tik 31era. Eta irakurketa kluba ere elkartuko da literatura 

Anistasun astea datorren asteazkenetik larunbatera
Urriko lehen ekintzetakoa aniztasun astea izango da. Datorren urriaren 4an hasiko da eta 7rarte iraungo du. Asteazkenean ongi etorria egingo zaie herrikide berriei. Ostegunean solasaldia, ostiralean tailerra eta amaitzeko jatorri desberdenietako janaria eskainiko da..
Astigarragako agenda guztietan bezala ez dira faltako musika, Demodé taldea etorriko da, literatur solasaladiak, antzerkia, erakusketak eta sagardoarekin lotutako ekintzak. 

Urriko agenda

3-15 Euskeraren Ginkana: Buruntzaldeko 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzako ginkanan parte hartzeko www.ekogunea.eus helbidean izena eman behar da urriaren 3tik 15era. Taldekako jokoa da, 4-6 lagunekoa eta lau astetan lau proba egin eta on line erantzun behar da. Lehenengo lau taldeek finala aurrez aurre jokatuko dute abenduaren 1ean. Talde irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 500 eurokoa. Buruntzaldeko udalek Kutxa ekogunearekin batera antolatutako ekimena
4/7 Aniztasun astea
4 Ongi Etorri Astigarragara! Azken hilabeetan erroldatu diren bizilagun berriei zuzendutako saioa 18:30etan udaletxeko batzar aretoan.
5 Solasaldia astigartarren eta herrira etorri berrien artean, elkar ezagutu eta herriak azken urteotan izan dituen aldaketen inguruko iritziak emateko. Kultur etxean 18:00etan. Pintxopote enitza 19:30etan zuzeneko musikaz lagunduta.
6 Zurrumurruak desegiteko tailerra Gaztelekuan 18:00etan SOS arrazakeriaren eskutik.
7 Janari anitza Joseba Barandiaran plazan 12:00etatik 14:00etara Astigarragara bizitzera etorritako pertsonek beren jatorrizko herrietako janaria eskainiko dute. Musika eta dantza ere izango dira.
5 Ipuin kontaketa Manex eta Piarres
Saio bakarra 3-9 urte bitarteko haurrentzat. Lur Korta kontalaria, 18:00etan. Liburutegian.
7 Zinema Nur eta herensugearen tenplua. 64 min. Sarrera 2 euro eta Euskara Sailak antolatua. 17:00etan, Kultur etxean.
13-29 argazki erakusketa: X. Sagar Uztako argazki rallyko sariak hilaren 13an banatuko dira 19:00etan Sagardoetxean eta urriaren 29a arte saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bana egongo dira ikusgai. Ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00-13:00// 16:00-19:30 eta igandean 11:00-13:30.
17-31 Gurasolagun: Haur eta gurasoak elkarren artean eta beste haur eta gurasoekin euskeraz hitz egin eta ondo pasatzeko helburuarekin aurten ere Gurasolagun abiatuko da urriaren 17tik aurrera. AEK euskaltegia, Herri eskolako guraso elkartea, Xaguxar eta Udaleko euskara saila.
Ludoteka: Astearte eta ostugenetan 16:45etik 18:00etara, tailerra dagoenetan izan ezik, eguraldi onarekin atzeko jolastokian eta bestela aretoan edo jangela txikian. Partehartze irekia.
Tailerra: Hileko astearte batean antolatuko da 16:45ean jarduera jakin baten inguruan, hilero ezberdina. Aurrez izena eman behar da ikastolan, kultur etxean edo euskaltegian.
22 Haur antzerkia Egunen Batean. Behibi’s Teatro Antzerkiak, ohikoakdiren tresnak erabilita, pertxak, arropa, euritakoa... aniztasunaren gaia lantzen du. Eszena erabilitako arropa biltegi batean kokatzen da, moda aldaketak direla eta, arropa hau baztertu eta ez du baliorik izango. Lauzpabost urtetik aurrerako haurrentzat. Sarrera 2,5 euro. 17:00etan Kultur etxean.
24 Hezkuntza hitzaldia Etxerako lanak, hausnarketa eta familiaren laguntza. Hizlaria Joxe Amiama pedagogoa. Antolatzailea: Herri Eskolako guraso elkartea Udalaren babesarekin. 18:00etan Ikastolako aretoan.
28 Demodé kontzertuan. Demodé Quarter ahots taldearen proposamen musikalena aurreko bi diskoetako abesti ezagunenekin eta Musikal guztiak la, la hirugarren diskoko beste batzuekin osatua. 20:00etan Kultur etxean. Sarrera 6 euro.
30 Literatur solasaldia Jorge Carrerok zuzendua, hilabete honetan, Sergio del Molino idazlearen La mirada de los peces liburuaren ingurukoa izango da. Liburutegian 19:30etan.
31 Zine foruma Ander. Baserritar baten istorioa da, ustekabean, baserrira lanera etorri den gizon peruarraz maiteminduko da. 128 min. Filmaren aurkezpena Roberto Castón zuzendariak egingo du. Harituzek antolatzen du. Doan da Kultur etxean 18:00etan.
Labur
Asteburuetan. Izan sagardogile egun batez! Sagardoetxean. Hip Hip Urri! egitasmoaren barruan, sagar muztioaren elaborazioa tailerra eskainiko da familientzat urriko asteburuetan. Sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin jo, prentsatu eta egindako muztioa dastatu ahal iznago da. larunbatetan: goizez 11:00/12:00 eta 13:00, arratsaldez 16:30/17:30 eta 18:30 eta igandeetan goizez bakarrik. Tailerrak euskaraz eta espainolez izango dira. Helduek 4 euro eta haurrek doan. Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da: info@sagardoarenlurraldea.eus 943550 575.
21 Santiagomendiko sagardo bidea ezagu­tzeko ibilaldi gidatua (10:00-13:00), sagardoaren kultura ezagutu eta sagardogintzari lotutako natur paisaiaz gozatzeko helburuarekin. Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da: info@sagardoarenlurraldea.eus 943550 575.
Astigarraga Kantari Errenteriako Eguberrietako kantu-txapelketan Astigarraga ordezkatzeko 8-15 urte bitarteko haur eta gazte taldea osatu nahi da. igor Arroyok zuzendua, abendua bitarte astean entsegu egun bakarra izango da, taldekideen artean aukeratzen den egun eta orduan. Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du kultur etxean urriaren 11rako. 
Sormen Tailerra 3-6 urteko haur eta beren gurasoentzat, ikasturtean zehar hilean behin antolatuko da, asteazkenarekin, 17:00etatik 18:00etara liburutegian. Istorio, jolas eta kantuen bidez irakurketa, ahozkotasuna eta sormena landuko dira. Doan izango da, baina parte hartzeko izena eman behar da kultur etxean. Gehienez 12 lagun onartuko dira.
Euskerazko irakurketa kluba modu, guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean euskarazko nobelen inguruan jardungo dira, baina baita, ipuin, komiki edo nobela grafikoei buruz ere eta nobedadeek pisu haundia hartuko dute. Taldea hilean behin, asteartearekin, 19:30etik aurrera elkartuko da liburutegian. Doan da, baina taldea eratzeko izena eman behar da kultur etxean. Partehartzaileek euskal idazle eta itzultzaileak zuzenean ezagutzeko aukera izango dute.
Sarrera Salmenta kultur etxean emanaldiaren astean eta egunean bertan ordubete lehenago. On-line erosteko aukera www.astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!