Martxan jarri da Beldur Barik lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Beldur Barik Jarrera! lehia­ketak zortzigarren edizi­oa hartuko du aurten. Emakun­dek antolatuta, emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte adieraz­pen mota oro onartzea, balo­ratzea eta bul­tzatzea dauka helburu lehiaketa honek.

Euskarria eta irizpideak
Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aur­kez­ten bada. Bestalde, positi­boki baloratuko da bai euskararen erabilera, bai azpitituluak sartzea entzu­me­nezko aniztasun funtzio­nala duten pertsonen sar­bidea errazteko.
Pertsona edo talde bakoi­tzeko, gehienez, hiru proiektu aurkeztu ahal izango dira. Horrez gain, lan guztiak ikus-entzunezko formatuan aur­keztu beharko dira. Eta, gehienez, 5 minutu izango ditu lan bakoitzak.

Parte hartzeko, bi kategoria
Euskal Autonomia Erki­degoan bizi edota ikasten duten 12-26 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte. Eta, horretarako, bi kategoria daude: 12-17 urte bitartekoak lehen kategorian sartuko dira; 18-26 urte bitartekoak, aldiz, bigarrenean.

Epeak, eta sariak
Zabalik dago lanak aurkez­teko epea, eta azaroaren 13an gaueko 00:00etan itxiko da. Sariei dagokienez, lehen eta bigarren kategorietako saria 500 eurokoa izango da; lehen eta bigarren kategorietako aipamen berezia 300 euro­koa; eta, ikus-entzu­nezko ekoizpen onenari eta parte hartzeari sariek 300 euroko ordainsaria izango dute. Informazio gehiago: www.beldurbarik.org, beldurbarik@gmail.com; harremanetarako: 688 733 497.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!