Igeriketa eta waterpolo taldeak, astelehenetik aurrera lanean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Behin kiroldegiko igerilekuak zabaldu dituztela, martxan jarriko dira Hernaniko igeriketa, master eta waterpolo taldeak. Astelehenetik aurrera izango dituzte entrenamenduak, arratsaldero 18:00etan hasita. Jakinarazi dute, gainera, oraindik ere badagoela aukera, taldean parte hartzeko. Beraz, nahi dutenek, entrenamendu orduetan igerilekura azaldu besterik ez daukate, informazioa jasotzeko; edo emaila bidali dezakete, igeriketahernani@hotmail.com helbide elektronikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!