Cascanteko proban, plenoa podiumean!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Cascanten izan ziren aurreko igandean, Roman Race Cascantum proban (11 kilometro eta 30 obstakulo), De­nontzat taldeko kideak. Eta sekulako erakustaldia eman zuten! Mutilen kategoria absolutuan, plenoa egin zuten podiumean, aurreneko hiru sailkatuak taldekoak izanda: Asier Landart, Ismael Mateo eta Harkaitz Laveaga. Gainera, Gorka Orueren bederatzigarren postuarekin, taldeka ere nagusitu ziren. Nesketan, berriz, laugarren izan zen Eider Alonso, eta Felix Gomez bigarren master 50ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!