Ez dira espero bezain ondo hasi gauzak, denboraldi honetan, CD Hernaniko bi talde nagusientzat. Ohorezko Mailako Erregional mailako mutilek, hiru partidutik bakarra irabazi dute, eta lau punturekin daude. Eta Euskal Ligako neskek, berriz, jokatutako hiru partiduak galdu dituzte txuri-berdeek.
Eta hasiera aldrebes horri buelta eman eta burua altxatzen hasteko, etxetik kanpo ariko dira bi taldeak, asteburu honetan.
Mutilek Añorgan jokatuko dute gaur, Rezola zelaian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Txuri-berdeen puntu berdinekin dira etxekoak, sailkapenean.
Eta neskak, Bizkerreren zelaira joango dira bihar, Getxora; arratsaldeko 16:00etan izango da. Ondo ekin diote denboraldiari bizkaitarrek, eta bi partidu irabazita, bosgarren daude.
Jubenilak, azkenekoaren kontra gaur Zubipen
Ohorezko Mailako jubenilek, aldiz, Zubipen jokatuko dute, gaur arratsaldeko 16:30etan, aurreneko garaipenaren bila. Izan ere, ligako azkeneko sailkatuaren kontra ariko dira, Logroñesen kontra.