sarasola izan da aurtengoan garaile Kizkia Taldeak antolatzen duen Sagardo Lehiaketan. Beste urte batez, sagardo txapelketa egin da Gure Izarra elkartean irailean zehar. Aurreneko hiru asteetan kanporaketa egin ondoren, asteazkenean egin zuten final haundia; bertan Asteasuko Sarasola izendatu zuten sagardo hoberena duen sagardotegia, Hernaniko Itxas Buru izan zen bigarren, eta Adunako Zabala, hirugarren. Astigarragako lehen sagardotegia Petritegi izan zen, laugarren. Alorrenea sailkatu zen bosgarren eta Aiako Izeta, seigarren.
19 sagardotegitik, 6
Irailaren 6, 13 eta 20an burutu zituen kanporaketa faseak Kizkia Taldeak. Guztira 19 sagardotegik hartu zuten parte txapelketan, baina 6k besterik ez zuten finalera pasatzeko aukera izan. Horien artean, asteazkenean ospatu zuen final haundia Kizkia Taldeak bazkari eder baten bueltan, eta bertan erabaki ziren hiru saridunak.
Sagardotegi guztietako ordezkariak egon ziren elkartean sagardoak dastatzen, final egunean, eta taldekideek aukeratu zuten gustokoena. Prestatutako zen janaria urtero bezala legatza eta oilasko hegoak izan ziren.
Euskal Herriko III Sagardo Txapelketa herrikoia gaur Azpeitian
Bestetik, Euskal Herriko III Sagardo Txapelketa Herrikoiko finala ospatuko da gaur Azpeitiko Berdura plazan, 20:00etan. Hilabete osoan zehar 4 finalaurreko jokatu dira Euskal Herriko 4 herrietan eta dagoeneko badira 12 sagardotegi finalista. Guztira 18 herritako 41 sagardogileek hartu dute parte lehiaketa honetan eta gaur jakinaraziko dira 12 sagardogile finalisten izenak.
Txapelketa hau, beste asko bezala, herrikoia da. Hau da, afaltzera esertzen direnek bertan dastatzen dituzte sagardoak eta ematen dute beraien iritzia. yy