KIzkia Taldeak sagardo lehiaketa antolatu du aurten ere eta iritsi da azken egunera. Gaur jokatuko da txapelketaren finala eta sei sagardotegi onenak izango dira lehian. 14:00etatik aurrera izango da Astigarragako Gure Izarra elkartean, bazkari eder baten bueltan. Hiru sailkapen egun izan dira, hilabete honetan zehar, eta azkenean seik bakarrik lortu dute finalerako pasea. Iaz, Astigarragako sagardoa nagusitu zen. Alorreneak irabazi zuen, pasa den astean Hernaniko Txantxangorri elkartean bezala.
Aurtengoa 18garren edizioa izan da, eta guztira 19 sagardotegik hartu dute parte Hernanitik Itxasburu, Akarregi, Larre-Gain; Adunatik Zabala eta Aburuza; Usurbiletik Urdaira; Oiartzunetik Ordo-Zelai; Urnietatik Eula eta Oianume; Aiatik Izeta; Astigarragatik Petritegi, Artola, Alorrenea, Rezola eta Larrarte; Donostiatik Astiazaran eta Kalonge; Lizartzatik Goikoetxea eta Asteasutik Sarasola.
Sagardotegi guztietako ordezkariak egongo dira elkartean sagardoak dastatzen eta taldekideek aukeratuko dute gustokoena. Prestatuko den janaria urtero bezala legatza eta oilasko hegoak izango dira. yy