Euskadiko Orkestra Sinfonikoak larunbatean emango dio hasiera ikasturte honetako Miramongo Matinée kontzertu zikloari. Guztira, 16 izango dira; larunbatetan beti, 11:00etan. Ainara Ortega abeslari hernaniarra ariko da urtarrilaren 27an, Iñaki Salvador piano-jolearekin, eta sarrerak salgai daude EOSen webgunean.