Finalean bihar 12 sagardo, 41en artean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 29a, 02:00

Gipuzkoako 41 sagardoren ar­tean ari da jokatzen, Gi­puz­ko­ako Sagardogileen Elkar­teak hirugarrenez antolatu duen Eus­kal Herriko Sagardo Txa­pel­keta Herrikoia. Irailean hasi zen, Ordizian, eta bihar jokatuko da finala, Azpeitian.

Hernani eta Astigarragako sagardorik ba ote, finalean?
Txapelketa hasi zuten 41 sagardoetatik 12 iritsi dira finalera, eta tartean, Hernani eta Astigarragakoak egon daitezke. Baina hori ez da jakingo, bihar finaleko emaitza eman ondorenera arte.
Hain zuzen, Azpeitiako Ber­dura Plazan, 20:00etan ha­siko den afariaren bueltan erabakiko da zein den sagardo onena. Edonork hartu de­za­ke parte afarian, eta epaile la­nak egin. Horretarako, 32 euroan saltzen dira afari txar­telak: 943 33 68 11 edo gi­puz­koakosagardoa@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!