«Kataluniako arazoari erantzuna emateko modu bakarra da, hitz egitea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 29a, 02:00

Bi mozio aurkeztu ziren astearteko Plenoan, Kataluniari ba­besa adierazteko; EH Bil­durena bata, bere aldeko botoekin onartu zena, eta EAJk eta Orain Hernanik aurkeztutakoa bestea, aldeko nahikoa boto jaso ez, eta onartu ez zena.
Sozialistek Plenoan bertan azaldu zuten ez zutela parte hartuko mozioen bozketan, eta zergatia azaldu dute prentsa ohar bidez.

«Arduragabekeriaz jokatzen ari diren politikarien jokoa jarraitzea da»
Ricardo Crespo, PSE-EEko bo­ze­ramaileak azaldu du ez du­te­la bozketan parte hartzen, «arduragabekeriaz jokatzen ari diren politikarien jokoa ja­rraitzea» litzatekeelako; «bai independentistena, eta baita PPrena ere. Batzuk katalanen asmoekin jolasten ari dira, eta Kataluniatik kanpoko hau­teskunde emaitzak besterik ez zaizkie inporta; eta bestei, independentisten nagusitasuna, Katalunian».

«Pena da, Kataluniaren inguruan egiten ari diren soinu honek balio izatea, bakarrik, ustelkeria kasuak ezkutatzeko»

Giltza, hitz egitea
Sozialistek diote hitz egitea dela Kataluniako gizarteak bi­zi duen konfrontazio egoerari aurre egiteko modua. «Gure eskubideak legalitatearen baitan gauzatu behar dira, baina Puigdemonten gobernuak hortik kanpoko legegintzaldia sortu nahi izan du; hala ere, Kataluniako arazoari erantzuna emateko modu bakarra, hitz egitea da, baina PPk ez du bide hori jarraitu nahi izan».
Hernaniko PSE-EEk uste du «ez Rajoyk eta ez Puigde­montek hitz egiteko asmo zintzorik ez» dutela, eta gaineratu du, hori dela bidea. Azken batean, dio: «pena da, Kataluniaren inguruan egiten ari diren soinu honek balio izatea, bakarrik, ustelkeria kasuak ezkutatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!