Txupinazoa gaur, arratsaldeko 18:00etan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 29a, 02:00

Txupinazoarekin batera hasiko dira 2017ko Lizeagako jaiak. Gaur arratsaldeko 18:00etan izango da hori, eta jarraian etxeko txikienei zuzenduta puzgarriak izango dira.
Gaur hasita, festa giro itzela nagusituko da Herna-niko Lizeaga auzoan, eta hainbat ekintza antolatu dira datozen 3 egunetarako. Ekintzok publiko guztiari begira prestatu dira, noski: haur eta gazteentzat ekintzak  izango dira, txapelketa eta lehiaketak ere antolatuko dira, koadrilen afari eta herri-bazkaria, musikarik ez da faltako, eta adinekoek ere izango dute jai hauetan protagonismoa.

Zenbait ohar
Larunbateko sagardo-dastaketarako edalontziak 2 euro balioko ditu. Egun bereko koadrilen afarirako jatekoa norberak eraman behar du. Eta igandeko herri-bazka-rirako txartelak (12 euro) Bodega Riojana, Aitan-Etxe, Pacheco, Lizarra eta Lizeaga tabernetan salduko dira.

LIZEAGAKO JAIAK 2017
Egitaraua - Gaur
18:00, Txupinazoa eta puzgarriak
19:30, Aerorrumba eta marrazki-lehiaketarako materialen banaketa (gaia: auzoa).
22:30, Tute-txapelketa Aitan-Etxe tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!