Etxetresna eta ­altzarien bilketa

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Astelehen gauetan eskaintzen du Astigarragako Udalak, etxetresnen eta altzarien bilketa zerbi­tzua. 20:00etatik 22:00etara atera ahal izango dituzte herritarrek, bilketa gu­neetara; eta asteartetan bilduko dituzte. Etxetresna eta al­tzariak atera baino lehen, informazio bulegora deitu beharko da: 900 10 28 38.  Laster doakoa izango da zerbitzu hau astigartarren­tzat, azaldu du Udal Gobernu Taldeak.  Tresnak Gar­bera­ko Garbi­gu­nera eraman daitezke, asteko edozein egune­tan, eta inolako kosturik gabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!