Bakailao tailerretean aukera, ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 28a, 02:00

Laster hasiko da VI. Bakailao Astea, eta urtero bezala, hainbat ekitaldi izango dira. Besteak beste, ikastaroak. Hain zuzen, urriaren 9an bakailaoa prestatzen ikasteko tailerra emango da, 18:00etatik 20:30etara Basque Culinary Centerren. Bertako sukaldari batek emango ditu argibideak, eta debalde izango da, BCCek berak egindako ekarpenari esker. Hala ere, izena ematea beharrezkoa da, eta 16 lagunentzako dago tokia. Urriaren 4ra arte eman ahal izango da izena Hernaniko turismo informazio puntuan: 943 33 70 28, gurutze-a@hernani.eus; turismoa@hernani.eus. Jende gehiegik izena emanez gero, zozketa egingo da urriaren 5ean Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!