Hernaniko Udaltzaingoak, ohar baten bidez, esker ona adierazi nahi izan die Karabeleko jai batzordeko kideei, lehengo asteburuan ospatu ziren festak antolatzeko behar zen eremua libre uzteko eman zuten laguntzagatik. «Elkarlanean, denok gustorago. Jarraitu bide horretan», azaldu dute.