Pintxopotea, atzoko debatearen ondoren

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 28a, 02:00

Kataluniako egoerak bero-bero jarraitzen du; lau egun besterik ez dira geratzen iganderako, Kataluniako Gobernu­ak antolatu duen kontsultarako, data horren bueltan, bertan gertatzen ari dena azter­tzeko mahai-ingurua egin zuen atzo Hernaniko Gure Esku Dagok. Garbiñe Biurrun, Pa­txi Zabaleta eta Paul Riosi esker, egun horretatik aurrera, Katalunian jokoan da­go­ena ezagutarazteko aukera izan zuten Biterira gerturatu ziren herritarrek.

Elkartasuna, pintxopotean
Ildo beretik, gaur elkartasuna adierazteko beste ekintza bat antolatu du Gure Esku Dagok. Ondorengo tabernetan, pintxopotea egingo dute arratsaldetik: Apea­dero, Ara­lar, Atxur, Ca­­serio, De­por­ti­bo, Egoki, Ga­rin, Goiz Argi, Guria, Haida, Hor­­bel, Joxe Mari, Kitto, Kix­kal, Oindi, Tamer, Txili, Txo­ko, Zinkoe­nea eta Zintzarrin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!