Lehen eta laugarren postuak Guerrero ahizpek, Ordizian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 02:00

XVII. Josetxo Imaz Memoriala ospatu zen pasa den igandean Ordizian, eta 10 kilometroko lasterketan, lehen eta laugarren postuak lortu zituzten Hernaniko Guerrero ahizpek. Maitanek 39 minutu eta 7 segundoko denbora egin zuen, emakumezkoen sailkapenean laugarren postua lortuz. Hokik, berriz, emakumezko beteranoen kategorian lehen postua lortu zuen, 40 minutu eta 38 segundo eginda. Bestalde, CD Hernaniko Atletismo Klubak jakinarazi du gaurtik hasita asteazkenero, aukera izango dela izena emateko, Behobia-Donostia lasterketako irteera puntura joateko. Atletismo pistara jo behar da, 19:00etatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!