Ostegunean Bixente Zaraguetaren brontzezko irudia jarri zuten Donostiako Aquariumeko eskaileretan. Lurdes Umerezek egindako eskultura jartzeko ekitaldian izan ziren, besteak beste, Aquariumeko presidente Jose Ignacio Espel eta langileak; Eneko Goia alkatea; Juan Karlos Izagirre alkate ohia; Mari Carmen Garmendia, Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia; eta Zaraguetaren familia. 2015eko abenduan hil zen Bixente Zaragueta hernaniar ezaguna, 89 urterekin. Aquariumeko eta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoko presidente, Diario Vascoko presidente orde eta Hernaniko Kaxkoko alkate karguak bete zituen.