denentzat hain beharrezkoak diren baldintzak aldarrikatzeko helburuarekin, manifestaldia deitu du biharko Langile Ikastolak. Izan ere, pasa den ikasturtean hasitako erreibindikazioekin jarraitzea beharrezkoa dela uste dute, Eusko Jaurlaritzaren Hezkun-tza Sailarekin batera irtenbide bat aurkitu arte.
Langile Ikastola, gehiengo sindikalarekin bat
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek hainbat ekintza antolatu dituzte datozen 3 hilabeteetarako (elkarretaratzeak, manifestaldiak, solasaldiak eta abar), eta proposamen horiekin guztiekin bat eginez, horietako batzuetan parte hartuko duela jakinarazi du Langile Ikastolak. Biharkoan, adibidez. Beraz, eguerdiko 13:15etan Meabe aurrean elkartu, eta herrian zehar egingo den ibilaldian parte hartzeko gonbita luzatu dute bertako langileek.