Kataluniako erreferendumari babesa emateko hainbat ekitaldi ari da antolatzen Gure Esku Dago, eta gaurkoan, mahai-ingurua izango da, 19:00etan hasita, Biterin.
Bertan ariko dira hizketan Garbiñe Biurrun, EAEko Auzitegi Goreneko epailea; Paul Rios, bakearen aldeko Lokarri mugimenduko koordinatzaile izana; eta Patxi Zabaleta, Aralar alderdiko lehendakaria. Irati Sarasua kazetari hernaniarrak moderatuta, ondorengo galderari erantzungo diote: Zer dago jokoan Katalunian?
Eztabaida euskeraz egingo da, baina bapateko itzulpen zerbitzua izango da.
Pintxopotea, elkartasun kanpainaren barruan
Gure Esku Dagok «ekitaldietan parte hartzeko eskatu» nahi izan die hernaniarrei. Hain zuzen, Elkartasuna kanpainaren barruan hurrengoa biharko pintxopotea izango da; Apeadero, Aralar, Atxur, Caserio, Deportibo, Egoki, Garin, Goiz Argi, Guria, Haida, Horbel, Joxe Mari, Kitto, Kixkal, Oindi, Tamer, Txili, Txoko, Zinkoenea eta Zintzarri tabernetan.