Denboraldiko lehen porrota, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 02:00

DENBORALDIKO lehen  porrota jasan zuen Mundarrok, Erre­gio­nal Preferente mailan, pasa den asteburuan Santo Tomas Lizeoaren aurka 1 eta 3. Etxeko lehen partidua zuten astigartarrek, Hernanin lehen partidua irabazi eta gero, garaipena lortzeko itxa­ro­penarekin. Hala ere, aur­ka­riak hasieratik nagusi­tasuna erakutsi zuen, ideiak argiago izanez eta partiduaren errit­moa kontrolatuz.
Lehen zatiaren bigarren erdialdean aurreratu zen Li­zeoa eta emaitza horrekin iritsi zen atsedenera. Bigarren zatiaren hasieran etxekoak berdinketaren bila irten ziren presioa eta jokuaren intentsi­tatea igoz. Horren aurrean kanpotarrek partiduaren errit­­moa jeitsi zuten baloia gehio kontrolatuz eta haue­tako batean hutsunea ikusi eta 0 eta 2koa gauzatzea lortu zuten. Gola jasotzeaz gain, mi­nutu gutxira moreak ha­mar jokalarirekin geratu zi­ren Manuk txartel hori bikoi­tza ikusi ondoren.
Partidua amaitzeko 15 minutu falta zirela etxekoek 1-2koa lortu zuten, baina berehala kanpotarrek hiruga­rrena lortu zuten, partiduan sartzeko aukera eta itxaropen guztiak kenduz.  Hamai­ka­koa: Garin, Joxe Mari, Noga­les, Arzallus (Gorka), Manu, Grande, Mateos (Aitor), Joseba (Guti), Igor, Andoni (Gartzi), Txomin (Mendi).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!