Ginkanak arrakasta izan zuen Mugikortasun Astean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 02:00

Aurten ere bat egin du Astigarragak, Europako Mugi­kortasun Astearen ospakizu­narekin, eta antolatu ziren hiru ekintzetan: helduentzako gimnasian eta paseotxoan, eta ginkana Herri Eskolako ikasleentzat, ikastolako patioan, jende ugari hurbildu zen. Gazteenek, herriko txirrindulariek lagunduta ederki pasa zuten ginkanan. Batzuk, etxera joan ziren bizikleta bila, bueltan parte hartzeko. Ondoren, txokolatada antolatu zen eta mugikortasun asteari ezin hobetu eman zitzaioan amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!