Lau proiektu desberdinen artean bozkatzeko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 02:00

egun  batzuk badaramatza au­rrekontu par­te-hartza­i-leen bi­­garren faseak. Bertan au­ke­ratu beharko dute lau pro­iek­tu desberdinen ar­tean, pro­po­samen horiek izan bait ziren lehen fasean  aukera­tu­ak bigarrenera pasatzeko.
Herritarrek etxean jasoko dute orria aukera posi­ble-ekin: haur parkeak berritu edota estalkia jarri parke batean; he­rriko kaleak eta guneak hobetu; bide osasun­garrien eta kulturalen sarea diseinatu eta seinalizatu; eta Pentagono plaza eraberritu.
Aukera horietako bat markatu beharko dute ixa batekin, eta astean zehar uzten ari dira eta behar dute orria, zehaztutako tokietan.

Bozka uzteko ordutegiak Plazetxen eta Bentaken
Astelehenean eta asteartean leku konkretu batzuetan bozkatzeko edo hobe esanda papera uzteko aukera egon zen eta gaur beste bi toki daude  aukeran arratsaldez: Plaze­txen 18:00­etatik 19:00­etara; eta Ben­taken, 19:30­etatik 20:30etara. Aukera egin eta oraindik utzi ez duenak gaur du azken eguna
Lau proiektuen artean aukera bozkatuena izan­go da, Udal Aurre­kontuan txer­tatuko dutena eta bideratuko dena. Guztira, 100.000 euroko par­tida dago jasota aurrekon­tuan, herri­ta­rrek au­ke­ratutako inbertsioa aurrera eramateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!