Partehartze haundia festak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 02:00

Sagar Uztak  hamazaz­pi­ga­rren edizioa bete du aurten sagardotegietako dolaretako lanen hasiera ospatzeko eta sagardoaren kulturan oinarri­turiko jarduera ugari izan zi­ren igandean Astiga­rragan.
Sagarra protagonista izan zen Astigarragan: sagarren erakusketa eta dastaketa, sa­gardo eta muztio dastaketa, saski eta txertaketa erakustal­diak eta 2017 uztako lehen muztioaren elaborazioa egon ziren. Asti­ga­rragako hainbat familiek dolarean bertan muz­tio­aren usadiozko elabo­razio proze­suan parte hartu zuten sagarra bildu, jo eta zanpatuz. Behin elaborazio lanak bukatuta, lehen muztio­arekin topa herrikoia egin zen txalapar­taren errit­mora.
Harrera bikaina izan zuten jardunaldian XVII. Sagar Uzta 2017 ospatzeko antolaturiko jarduerek, besteak beste: fami­li­en­tzako sagar muztio­aren elaborazio lanek (60 parte-hartzaile), sagardo das­ta­ketak (13 sagardogile), X. Sagar Uzta argazki rallyak (16 parte-hartzaile) eta sagar postre lehiaketak (7 parte-hartzaile), Pepa Caballero suertatu zelarik irabazle.

Ipintzak irabazi zuen Sagardobide erronka
Aurreko egunetan ospatu ziren jarduerek ere parte­hartze handia izan zuten herrian zehar: sagarren eratorriekin egin­dako pintxo-poteak, Sagar motak ezagutuz Santiago­men­diko Sagardo Bidean zeharko mendi-bueltak, fami­li­en­tzako sagarrekin egindako apain­keta tailerrak (30 parte-hartzaile), Garbibai Zafari meriendak (40 parte-har­tzai­le) eta IV. Sagardobide Erron­kak, non lehia gogo­rraren ostean, Ipintza sagar­dotegia izan zen erronka irabazi duena 1:58:05 denborarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!