Bihar izango da. ‘Zer dago jokoan Katalunian?’ galderari erantzunez, Garbiñe Biurru-nek, Patxi Zabaletak eta Paul Riosek Gure Esku Dago Mugimenduak antolatutako mahai inguruan parte hartuko dute. Biteri Kultur Etxean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta beraien ikuspegi desberdinak zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Aldibereko itzulpen zerbitzua ere izango da.
Ostegunean,pintxopotea
Bestalde, hurrengo egunerako pintxopotea antolatu dute Kataluniari Elkartasuna kanpainaren barruan, eta taberna hauetan izango da:
Apeadero, Aralar, Atxur, Caserio, Deportibo, Egoki, Garin, Goiz Argi, Guria, Haida, Horbel, Joxe Mari, Kitto, Kixkal, Oindi, Tamer, Txilibita, Txoko, Zinkoenea eta Zintzarri.