Txantxangorri Kirol Elkartearen eskutik, pasa den ostiralean antolatu zen txantxangorriko 34. sagardo txapelketa. Guztira 154 lagun bildu ziren afari batean, 15 sagardo ezberdin dastatzeko eta puntuatzeko. Eta lehendabiziko 4 sagardotegiak hauexek izan ziren: Astigarragako Alorrenea sagardotegiak lehenengo postua lortu zuen, 1162 punturekin; hurbiletik jarraitu zion Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak, izan ere, 1161 punturekin bigarren postua lortu zuen; Astigarragako Petritegi sagardotegiak, aldiz, 1155 puntu lortu zituen eta hirugarren postuari eutsi zion; eta laugarren postua Martuteneko Barkaiztegi sagardotegiak eraman zuen, 1150 puntu bilduta.