Ohiko Plenoa bilduko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 26a, 02:00

Aurreneko Pleno eguna da gaurkoa. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da Osoko Bilkura, eta hainbat gai landuko dira udaletxeko bigarren solairuko pleno aretoan. Besteak beste, 2018ko ordenantza fiskalaren proposamena edo Kataluniaren aldeko mozioa. Galdera eta erreguetarako txanda ere izango da.

18:00etan izango da Hirigintza eta ingurumen bilera. Plenoa, berriz, 19:00etan.


Hirigintza eta ingurumen bilera
Hirigintza eta Ingurumen batzordeko ohizko bilera ere gaur egingo da, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko lehenengo bilera gelan. Aurreko aktak onartzeaz gain, beste 2 gai jorratuko dira, eta baita galdera eta erreguak ere. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!